BESTELAKOAK

Peru Abarka Album Lehiaketaren 2015eko edizioa

Euskal literatur produkzioan formatu berritzaileak sustatzea helburu duen 2015ko Peru Abarka lehiaketa abian da.
Album lehiaketa bi ataletan dago banatuta. Lehendabizi narrazio onena aukeratzeko lehiaketa egingo da, eta ondoren, aukeratutako narrazio hori ilustratzeko proposamenik onena aukeratuko da.

Helduentzako ipuinak euskara batuan aurkeztuko dira. Gaia librea izango da, eta ipuinak originalak, argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketan saritu gabeak izango dira. Narrazioek gehienez 12.000 karaktere izango dituzte, eta gutxienez 9.000.

Lanak Markina-Xemeingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkez daitezke, bai eta postaz bidali ere honako helbide honetara: Markina-Xemeingo Udala, “Peru Abarka Album Lehiaketa 2015”, Goiko Portala 3 48270 Markina-Xemein.

Obrak aurkezteko epea urtarrilaren 31era arte egongo da zabalik. Irabazle bakarra egongo da eta 1.700 € jasoko ditu. Horrez gain, lana argitaratu egingo da album formatuan.

Bestelako datu guztiak webgune honetan eskura ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button