BESTELAKOAK

“Topaketalk” jardunaldiak, Gasteizko Artium Museoan

Topaketalk programaren aurkezpena egin da gaur Artium Gasteizko Arte Garaikidearen Zentro-Museoan. Ekimenak sormen artistikoa eta hizkuntzen arteko harremanak azaleratu nahi ditu eta horretarako euskal kulturako eta gizarteko pertsonaia ezagunak izango dira topaketen protagonistak.

Hainbat ahotan, artean, musikan, lan humanitarioan edo kirolean izandako esperientzia pertsonalak haizatuko dira, eta zenbait kasutan zuzeneko musika-emanaldiekin txandakatuta ere.  Programa, datorren astelehenean hasi eta urriaren 20ra arte luzatuko da, eta Gasteizen (Artium Museoa), Donostian (Koldo Mitxelena Kulturunea), Bilbon (Espacio DOCK), Arrasaten (Kulturate) eta Oñatin (Kultur Etxea) egingo da, eta parte hartuko dutenak, honakoak dira: Gorka Urbizu, Kepa Junkera, Iñaki Perurena, Izaro Andres, Txaro Arrazola eta Alberto Iñurrategi.

Museoak adierazita, “Gasteizko Artium Museoan egiten direnean ekintza aberastu egingo da, unean uneko gaiarekin lotutako Bildumako pieza baten egongo baita ikusgai. Artista gonbidatuek artelan hori izango dute, besteak beste, hizpide. Esate baterako, Iñaki Perurena eta Kepa Junkera protagonista izango dituen Trikiharria performancera hurbilduko direnek Jorge Oteizaren harrizko eskultura bat ikusteko aukera izango dute. Gorka Urbizuk eta Izaro Andresek, berriz, Turn on the radio izeneko Eduardo Balanzaren instalazio bat eta Patti Smith-en argazki bat aukeratu dituzte Rockomunikazioa izeneko beren esku-hartzerako. Azkenik, Hizkuntzek biziak salbatzen dituztenean saioak Txaro Arrazolaren hiru margolan izango ditu ikusgai: Campos de refugiados, Cincuenta y tres años (Oriente Medio) eta Cola de la historia.”

Ekitaldiren batean parte hartzeko izena eman behar da MondragonLingua-n, zentro batera joanda nahiz www.mondragonlingua.com webgunean sartuta. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button