IKUS-ENTZUN

Nontzefilmak, Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketan ia 100 lan ikusgai

Web gunean etengabe jasotzen ari diren lanak zinemakoak edo animaziokoak dira, azken hauen barruan animazio teknika guztiak onartu dira (3D, Flash, stop-motion…).

Dakikezuenez, gaia librea da, baina lan guztiak originalak izan behar dira eta, lehiatzeko, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak izango dira.

Lanak jasotzeko epea 2010ko otsailaren 26an (13.00 p.m., Bilboko ordua) amaituko da, eta orduan film irabazleak eta emanaldi berezi bat osatuko duten lanak aukeratuko dira, aurtengo FANT jaialdiaren barruko gau berezi batean eman ahal izateko.

Parte hartu nahi baduzue oraindik garaiz zabiltzate, baina aste gutxiren buruan epea amaitutzat emango dugu.
Oraingoz ia ehun lan iritsi dira gurera eta seguruenik gehiago helduko dira jarritako muga ailegatu baino lehen. Sartu eta ikusi!

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button