BERTSOTAN

#Josi Txapelketaren bigarren finalaurrekoa Urdulizen

Azaroaren 30ean, domeka, jokatuko da #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa Urdulizeko Iparralde kiroldegian, 17:30ean.

Urdulizen juntatuko diren bertsolariak hurrengoak izango dira: Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Gorka Ostolaza, Julen Erezuma, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia. Betiko lez saioko irabazlea abenduaren 20an Miribillan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean zuzenean sartuko da, eta besteak, puntuazioen arabera sailkatuko dira.

Hortaz, Etxahun Lekue eta Onintza Enbeita 2012ko finalista izateagatik zuzenean egon dira finalaurrekoetarako fasera sailkatuta, eta domekan hasiko da eurentzat Bizkaiko Txapelketa. Beñat Ugartetxeak Galdakaoko saioa irabazita du eta Gorka Ostolazak Mallabikoa. Azkenik, Xabat Galletebeitia eta Julen Erezuma puntuazioz sailkatu dira finalaurrekoetara.

Animo gaztiak!!!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu