ESZENA

“Lurtarrok” antzerki ikuskizuna Gasteizko Nazioarteko Jaialdiarekin

Gasteizko Nazioarteko Jaialdiak antolatuta gaur, urriak 19, Lurtarrok antzerki ikuskizuna izango da Principal Antzokian 19:30etan.

Lurtarrok goi mailako inteligentzia ezagutu ostean beren buruak berriro kokatu nahian ari diren izaki batzuetan oinarritutako komedia absurdoa eta atsegina da. Inguruan dugun eta bertako kide garen munduari egindako begirada ironikoa da.

Beste behin, beren oreka ezbaian jarriko duen ezinezko egoera bati aurre egin behar dioten pertsonaia errealak izango ditugu. Oraingoan, beste planeta bateko espazio-ontzi bat izango dute aurrean. Ez da zientzia-fikziozko istorioa ordea. Gizakien arteko topaketa da; hau da, beren bizitza erakutsiko diguten hiru pertsonaien arteko hurbilketa.

Ezohiko egoeren aurrean haien gizatasuna eta kontraesanak, zaletasunak eta ametsak, eta batez ere unibertso poetikoaren eta errealitatearen artean mugitu ahal izateko duten gaitasun osoa agerian uzten dituzten pertsonaiak oinarri dituen edukia jartzen du agertokian gure sortzeko moduak.

Gogoetarako eta komunikaziorako tresna gisa umorean sinesten dugu eta horren aldeko apustua egiten dugu; dibertitzeko eta zalantzak ezagutarazteko erabilgarria dela uste dugu.

Julio Cortazarrek zuzenduta, Begoña Martin, Raul Camino, Aitor Perezen interpretazioaz gozatzeko aukera izango da.

Sarrerak eskuragarri dituzue hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button