BESTELAKOAK

“Soinu-tresnak Euskal Herri musikan”

Soinu-tresnak Euskal Herri musikan (1985-2010) izeneko lana kaleratu du Juan Mari Beltran adituak. Obra horren barruan, liburua, disko eta DVDa datoz, eta 1985etik 2010a arteko euskal tresnen errepaso eta ikerketa eskaintzen ditu.

Elkar argitaletxearen arabera, “Euskal Herrian bizirik iritsi zaizkigun soinu-tresnak aurkezten ditu lan honek. Jatorrizko jotzaileek erakutsiko digute hori guztia, lan honek ematen duen neurrian. Helburu zabala eta era berean zehatza zuten 1980ko hamarkada hasieran proiektu hau aurkeztu zutenean. Euskal Herriko berezko musikan, gure garaira arte erabilitako soinu-tresnen aurkezpen orokorra egin nahi zen, baita soinu-tresna bakoitzaren ezaugarri, funtzio eta aldaeren azalpenak eman ere”.

Beltran aditua da Euskal Herriko instrumentu musikalen alorrean, eta aurretik beste lan batzuk kaleratuak ditu, hala nola, Gipuzkoako dultzainari buruzkoak, edota txalapartaren gainekoak. Musika trena horietan oinarrituriko diskoak ere kaleratu ditu.  

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button