MUSIKA

Cock Sparrer, Stiff Little Fingers eta Slaughter and the Dogs punk talde ingelesek joko dute Durangon

Bertako Des-kontrol eta Mortis Causa, estatuko Segismundo Toxicomano eta Keltoi, eta nazioarteko Cobra (Japon) eta Far from Finished (AEB) punk eta oi talde garaikideak harro egongo dira haien eragin zuzen eta nabarmenak diren talde ingeles klasikoekin partekatu dutelako agertokia urriaren 2an Durangoko Landakon.

Izan ere, bertan 70eko hamarkadaren amaieran Ingalaterran egin zen punk eta oi! estiloen hiru ordezkari nagusienetarikoak bilduko dira: Cock Sparrer, Stiff Little Fingers eta Slaughter and the Dogs.

Lehenengoan kaskamotzen talde kutuna da. 1972 urtean eratu zen Londresen pub rock, glam rock eta 1960ko beat estiloaren eraginpean. Egun Oi! eta streetpunk estiloetako talde handienetarikoak eta maitatuenetarikoak dira. Euren lehendabiziko singlea Runnin' Riot 1977an argitaratu zuten eta Shock Troops, iraupen luzeko estreinako lana 1982an.

Cock Sparrer koadrilarekin batera Stiff Little Fingers (Belfast, 1977, punk rock melodikoa) eta Slaughter and the Dogs (Manchester, 70eko hamarkadako erdia aldean sortuak, punk rock) arituko dira.

Plateruenak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button