LITERATURA

Bihar Nazioarteko Poesia Eguna

UNESCO-k, 1999an, Nazioarteko Poesia Eguna izendatu zuen martxoaren 21a. Eta normala denez hainbat tokitan poesia izango da egunaren ardatz. Hala, Bilbon, Erdi Aroko emakumeen poesiari eskainitako kontzertu baten bitartez ospatuko da egun berezia.

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan burutuko da, 19:30etik aurrera eta Los Músicos de Urueña taldeak hartuko du parte, izan ere, Valladolideko talde hori, Erdi aroko poesia abestuan dago espezializatuta, eta garai hartako musika tresnak jotzen dituzte, zanfona, lautea (tradizio arabiarra), axabeba (zeharkako xirula mota) edo gayda (jatorri bulgariarra duen gaita).

Erdi Aroko alderdirik ezezagunenetako bat emakumeen poesiari buruzkoa da. Garai hartakoak Okzitaniako trobairizes izenekoak daude, eta haien artean Beatriz de Día edo Azalais de Porcairagues azpimarratu behar dira.
Beste alde batetik, emakume poeta andaluziarrak ere nabarmendu behar dira, Umm al-Ala Bint Yusuf al-Berberiyya edo Waladda printzesa; eta ezin dira ahaztu, besteak beste, erlijio giroko musikan, Hildegard Von Bingenen mailako egileak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button