BESTELAKOAK

“Euskara, bestela ez gara” zikloa Zumaian

Euskararen inguruko hitzaldi zikloa antolatu du Zumaiako Udalak beste behin: Euskara, bestela ez gara. Otsaila eta martxoan luzatuko den ekimena asteazkenean hasiko da, 18:30ean, Alondegiko Oxford aretoan.

Egun horretan, otsailaren 15ean, Hiztun berrien esperientziak herri oso izeneko hitzaldia egingo dute Ane Ortega eta Esti Amorrortuk. Otsailaren 22an,  Maialen Lujanbiok Konpasaren Orratza hitzaldia emango du honako galderatik abiaturik: Bertsolaritzak balio ote dezake bestelako jardunentzat, gizartearentzat, hizkuntzaren gaineko politikentzat, adibide moduan?

Martxoaren 1ean, Zenbat hizkuntza hitz egiten dira Zumaian? galderari  erantzungo dio Idoia Etxeberriak. Hitzaldi zikloa bukatzeko martxoaren 8an, Euskararen erabilera Zumaiako kaleetan izeneko solasaldia aurkeztuko du Belen Urangak. Azken saio honetan 2016an Zumaiako kaleetan egindako erabileraren neurketaren datuak emango ditu hizlariak.

Informazioa hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button