BESTELAKOAK

“Passion for Knowledge” jaialdia, Donostian

Zientzia, ezagutza, kultura eta pasioa uztartu nahi dituen Passion for Knowledge jaialdia Donostian egingo da hilaren hondarretan, 27tik urriaren 1era. Zientzia funtsezko kultur jarduera bilakatzeko, eta zientzialariak eta herritarrak biltzeko helburuz jaio da ekimena.

Jaialdiaren jarduera-programa zabala  da eta denetarik topatuko duzue. Hitzaldietan eta  mahai-inguruetan  hainbat Nobel saridunek hartuko dute parte eta dibulgazio hitzaldi dibertigarri eta originalak ere izango dira; gazteentzako zientzia-jaialdi txikia;  bertsolarien sormen-prozesua ikertuko da; eta Breaking Boundaries aurkeztuko da, zientziaren eta artearen arteko mugak gaindituz, dantza, eskulturak, soinua eta irudiak batera hartzen dituen ikuskizuna.

Saioak Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango dira, baina beste ekimen batzuk Bilbon eta Bordelen ere antolatu dira.

Informazio gehiagorako, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button