BESTELAKOAK

Gazte Sortzaileen beka deialdia, Araban

Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzuak, Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuaren laguntzarekin euskarazko kulturgintza bultzatzeko asmoz, Gazte Sortzaileak beka deialdia sortu du. Beka horren helburuak gazteen artean euskarazko sorkuntza bultzatzea eta  Gasteizko euskarazko kultura programazioan, besteak beste, eragitea, gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez. Egun batzuk baino ez daude proposamenak aurkezteko.

Deialdi honetara aurkeztuko diren kultur ekitaldi edo proiektuak inoiz taularatu gabeak izango dira. Euskaraz eta ahozkotasunari estu-estu loturik egongo dira: antzerkia, bakarrizketa, poesia-emanaldia, musika, bertsolaritza, ikus-entzunezkoa, baita diziplinen arteko hibridazioa ere. Formatu txikiko jarduerak hobetsiko dira. Lanak jatorrizkoak izan daitezke eta euskaraz sortuak, edo egokitzapenak, baldin eta jatorrizko lanaren kalitateak edo interesak hori justifikatzen badute.

16 eta 35 urte bitarteko gazteek parte har lezakete deialdi honetan. Horretarako bi kategoria antolatu dira: 16-24 eta 25-35 biak barne. Pertsona fisikoak izan behar dira proiektua aurkezten dutenak, bakarka zein taldeka aurkeztu daitezke, eta elkarte edo entitate batean izenean egiten badute hala adierazi beharko dute eskaeran bertan. Pertsona bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu dezake.

Deialdi osoa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button