IKUS-ENTZUN

Jazzari buruzko zikloa abian da Donostian

Donostiako FNAC dendak jazzarekin loturiko film zikloa abiatu du laster hasiko den Donostiako Jazzaldiaren harira. Ekimena hilaren 2an hasi zen, eta egun horretan The Legacy of Chano Pazo lana proiektatu zuten. Orotara zortzi film izango dira, eta hurrengoa, ostiralean, hilak 8, ikusi ahal izango da: Sound And Silence: ECM & Manfred Eicher.

Egitarauko gainontzeko filmak honako hauek dira: Ray (uztailak 14); Marcus Miller: Tutu Revisited (uztailak 19); Jamie Cullum: Live At Blenheim Palace (uztailak 20); One night with Blue Note (uztailak 21); Pat Metheny Group (uztailak 23), eta Bird (uztailak 28).

Zikloak askotariko lanak hartzen ditu, hala nola, Charlie Parker eta Ray Charles musikarien biopic-ak, Bird (Clint Eatswood, 1998) eta Ray (Taylor Hackford, 2004), hurrenez hurren, eta One night with Blue Note Blue Note zigilu mitikoak eginiko ibilbidea jorratzen duen dokumental interesgarria.

Honatx dokumental horretako irudi batzuk:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button