BESTELAKOAK

“Iruña Fokatu” argazki-lehiaketaren azken egunak

Iruñeko txokoetako argazkirik onenak, edota hiriaren begirada pertsonala islatzen dutenak saritzeko, bertako Udalak Fokatu argazki-lehiaketa abiatu du. Lanak aurkezteko azken egunak dituzue hauek.

Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, hiru argazki aurkeztu ahalko ditu, argitaratu gabeak. Ez dira onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutako argazkiak. Argazkiak Sanduzelaiko Civivoxean aurkeztu behar dira, eta urriaren 31an amaituko da epea.

Sariak honakoak dituzue: Lehen saria, 800 €; bigarren saria, 500 €, eta hirugarren saria, 400 €. Hauez gain beste sari batzuk ere emango dira: kokapen eta azpiegitura berrien eta XXI. mendeko hiriaren hazkundearen argazkirik onenaren saria: 500 €, eta udal-egutegia ilustratzeko aukeratuko diren argazkien saria: 150 € (12 sari).

Lanak aurkezteko beharrezkotzat jo diren baldintzen gaineko informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button