BESTELAKOAK

Gabriel Aresti euskaltegiaren 35.urteurrean, egitarau oparoa

Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiak 35. urteurrena ospatuko du irailean. Horretaz gain, Gabriel Aresti idazlearen jaiotzaren 80. urteurrena ere beteko da urrian. Hala, bi data berezi horien harira, egitarau oparoa ondu dute.

Hala, gaur bertan irailak 11, Hiromi Yoshida japoniarrak Euskal Rakugoa berbaldia eskainiko du Axen Eskaladaren laguntzarekin. Kafe Antzokian, 19:00etan. Rakugoa, Japoniako ipuin tradizionala mota bat da.

Irailaren 13an, ostirala, Zenbat Gara elkarteak Bilbo idazleen luman izeneko ibilbide gidatua antolatu du, 10:30ean eta 17:30ean, hainbat idazleren lanetatik abiatu, tartean, Kirikiño, Irigoien, Gabriel Aresti, Atxaga, Edorta Jimenez, Paddy Rekalde, eta Lutxo Egia.

Datorren astean, irailaren 18an, Oier Guillanek eta Metrokoadroka Sormen Laborategiak Zertarako hegoak obra taularatuko dute Kafe Antzokian, 11:00etan eta 19:30ean.

Amaitzeko, irailaren 24an, asteartea, Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso piano-jotzaileak Bi arreba”  ikuskizuna aurkeztuko dute Kafe Antzokian, goizeko 11:00etan eta 19:30ean.

Horiek dira Gabriel Aresti euskaltegiak bere 35. urteurrena ospatzeko prestatu dituen zenbait ekitaldi. Egitarau osoa hemen daukazue: zenbatgara.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button