MUSIKA

Izaro kantariaren kontzertua, Barakaldon

Barakaldoko Karmengo Jaiak programazioaren barruan, Izaro kantariaren kontzertua programatu da. Gaur berton, 23:30ean, bertako Herriko Plazan, Limones de Oro disko berria aurkeztuko du.

Azken disko hori 16 abestiz osaturik dago eta hainbat artisten elkarlanarekin eginda dago, herrialde askotakoak gainera: Mexiko (Alex Ferreira, Bratty), Kuba (Daymé Arocena), Brasil (Duda in the sky), Espainiar estatua (Zahara, Pedro Pastor, Xoel Lopez, Rozalen, Amaral) eta baita Euskal Herrikoak ere (Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Gartxot, Eñaut Gaztañaga).

Bere debuta Om (2016) albumarekin egin zuen, eta bigarren diskoaren (Eason, 2018) ondoren kantautore bizkaitarrak Limones en invierno lan berria estreinatu zuen 2020an. Kolore, usain, tenperatura eta kontraste kitzikagarriak bildu zituen Izarok.
Diskoak “egun eguzkitsuak argitzen dituzten argi zitrikoak jasotzen ditu, baina baita neguko errekak estaltzen dituzten behe-lainoak ere.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button