MUSIKA

Jacco Gardner-en jario psikodelikoa, Hondarribin

Jacco Gardner musikari holandarrak hogeita lau urte baino ez ditu, baina Cabinet of Curiosities bere estreinako diskoan jaso dituen doinu psikodelikoek kritika espezializatuaren laudorioak jaso dituzte, eta horri esker makina bat zale erdietsi.

Musika adituek Syg Barret musikari ingelesarekin alderatu dute. Gardner Hondarribiko Psilocybenea aretoan izango da larunbatean, apirilak 14, 22:00etan.

Cabinet of Curiosities laudatua Zwaag hiriko Shadow Shoppe izeneko estudoan grabatu du holandarrak. Berak jo ditu instrumentu guztiak, bateria izan ezik, eta masterizioaz Jan Audier (Q65, Golden Earring eta The Motions) ekoizlea arduratu da. Estudioan 60ko hamarkadako ekipo analogikoa erabili du, garai hartako giroarekin bustitzeko diskoaren soinua.

Jaccok sentsibilitate handiko doinu koloretsuak grabatu ditu, non akorde minorrak eta harmonia eztiak sokekin ukitzen diren, bai eta melotroi, klabikordio eta akordeoiarekin ere. Hala, konponketa barrokoekin jantziriko atmosfera iradokitzaileak lortzen ditu, psikodelia goxoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button