BESTELAKOAK

Baiona ekimen kulturalez josia

Martxoaren 24ra bitartean Baionan hainbat kontzertu, erakusketa eta ekitaldi poetiko antolatu dira egun hauetarako. Ekimen interesgarri bat Xiberoko pastoralaren inguruan antolatu da, bertan Ama-lurretik hiri pastoralera ikusgarria, martxoaren 22an ikusi ahalko da, 21:00etan.

Hauez gain euskal artistak presente egongo dira bertan egingo den arte erakusketari esker. Hor, Alberto Letamendi, Iñigo Altolaguirre, Txitxi Orbegozo, Iker Valle eta Guanes Etchegarayren margolanak ikusi ahalko dira, bai eta Patxi Lascarayren argazkiak eta Kelyren zizelkadurak ere.

Musikariak (Beñat Achiary kantaria, Jesus Aured akordeoilaria) eta idazleak (Itxaro Borda) ere ez dira faltako.

Antolatu diren ikusgarriez gain aipatzekoa da Xiberoko Pastoralaren inguruan antolatutako Ama-lurretik hiri pastoralera ikusgarria. Honen barruan, martxoaren 22an, Junes Cazenave, Mixel Etxekopar eta Nicole Lougaroten hitzak entzun ahalko dira, bai eta Mixel Etxekopar (txirula), Mixel Arrotze (ahotsa), Beñat Achiary (ahotsa) edota Buhaminak emazte koruaren doinuak, Xiberoko dantzariekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button