MUSIKA

Bihar abiatuko dira Ziortzako kontzertuak

Bi asteburutan, datorren honetan eta hurrengoan, Ziortzako kontzertuak zabalduko dira musikazaleentzat.

“Ahotsak eta instrumentuak; bakarlariak eta taldeak; hemengo interpretatzaileak zein kanpokoak, euren musika urrunetik dakartenak eta iraganeko soinuak gaurko entzuleoi hurbiltzen dizkigutenak. Harmonia perfektuan, leku zoragarri eta betiereko honetan bilduta, gure soinu-bideak gurutzatu egingo dira Purcell eta Haendelek, Bach eta Bonportik, Corelli eta Brunak eta beste hainbatek antzina ibilitakoekin…”

Diogun moduan, larunbatean hasiko da jaialdia, eta lehen zita horretan Ensemble de Cuivres Anciens de Toulouse taldea arituko da, 18:00etan. “Espainian XVI. mendean genero polifoniko bat sortu zen: entsalada. Hasiera batean Gabonetako misterioari lotuta egon zen. Mateo Flecha konpositore handiaren ekimenez, ahotsa eta instrumentuak uztartzen dituen forma hau ezaguna egin zen, eta programa bizi hau osatzen duten pieza koloretsu, abesti, erromantze eta Gabon kanta ugari sortu ziren.”

Irailaren 10ean bi kontzertu programatu dira: 13:00etan, Yasuko Uyama Boubard musikariarena, eta 18:00etan, La Grande Chapelle taldearena.
Datorren astean arituko diren taldeak eta musikariak honako hauek dituzue: Popitia sydera Orkestra, Daniel Oyarzabal, eta Conductus Ensemble taldea.

Arituko diren talde guztien gaineko informazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button