ESZENA

Erregea eta bufoia Baigorrira doaz

Andoni Egaña eta Ander Lipus bikotea berriz elkartzen da, apirilaren 16an, 20:30ean, Baigorriko Plaza Xoko gelan, Erregea eta bufoia lana antzezteko.

Nor da hitzekin trebeena? Nork ditu hobekienik menperatzen eta apaintzen hitzak? Erregea (bertsolaria) ala bufoia (aktorea)? Aktoreak, pertsonaia ezberdinak erabiliko ditu bertsolari-erregearekin jolastuz, burlatuz eta trufatuz. Bainan bertsolaria da hitzen erregea…
Bertsoa eta antzerkia, antzezlea eta bertsolaria. Bi pertsonai arteko lehiaketa honetan, galdera honi erantzutea saiatuko dira arizaleak.

Erregea eta bufoia emanaldiak ez dira sekulan berdinak izaten. Antolatua den tokiaren araberakoa izaten da, eta herri horretako istorio ttipi ala handiari egokitzen baita. Zaldunak toki bakoitzari egokitzen eta prestatzen ditu gaiak. Arizaleek horietaz jakinean eman gabe, bapateko lanari lotzen dira taula gainean.

Duela bi urte sortua da ikusgarria Ander Lipus eta Andoni Egañarekin. Orain, jatorrizko bikotea berriz elkartzen da Baigorriko emanaldiarentzat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button