BESTELAKOAK

Enrique Morenoren argazkiak ikusgai daude Gasteizen

Enrique Moreno Esquibel argazkilariak erakusketa paratu du Kikisalda Kultur Elkartean apirilaren 30era bitarte, Una foto se obtiene sabiendo dónde pararse izenburupean. Moreno argazkilari profesionala da1993az geroztik, eta hainbat esparrutan egin du lan, hala nola, prentsa, potreta, moda, publizitatea eta ekoizpen editoriala.

Horretaz gainera, hainbat erakunderekin aritzen da lankidetzan, Arriaga Antzokia, Balenciaga Museoa eta ABAO, besteak beste. Argazki agentziekin ere egiten du lan, eta bere irudiak tokiko, estatuko eta nazioarteko makina bat hedabidetan ikus daitezke, tartean, Woman, Casa & Campo, Vocento taldearen argitalpenak, Times Sunday Magazine eta Holandako Forum aldizkaria.

Hortaz, bere lanetan denetarik ikus daiteke, moda, argazkigintza urbanoa, erretratua, barruko arkitekturak edo tauromakia.

Sarean ere bada bere lanaz gozatzeko aukera: http://www.morenoesquibel.com/

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button