MUSIKA

Izena emateko epea amaitzear, Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak 28. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan izena emateko epea amaitzear dago, maiatzaren 12an itxiko da. Ohi denez, taldeak hiru kategoriatan lehiatuko dira: Pop-Rock, Metal eta Elektronika & Beste joera batzuk.

Sarien harira, orotara, 20.000 eurotik gora banatuko dituzte. Pop-rock eta Metal ataletan hauexek izango dira sari nagusiak: Lehenengoari, 5.000 euro; bigarrenari, 2.500 eta hirugarrenari, 1.200. Elektronika sailean, berriz, sari bakarra izango da, 2.200 eurokoa. Epaimahaiaren sari berezia ere izango da, 1.100 euro.

Horretaz gainera, bestelako sariak ere izango dira: Kontzertuak Bilbon (Aste Nagusian eta Bilborock aretoan) eta beste jaialdi batzuetan ere (Azkena Rock Festival, Ebrovisión);  musika tresnak irabazleentzat, etab.

Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek ondokoak bidali beharko dituzte: Hiru doinu mp3, ogg edo wma formatuan; argazki bat jpg, bmp edo png formatuan eta taldearen ibilbidea doc, docx, odt edo pdf formatuan.

Informazio guztia: concursovilladebilbao.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button