MUSIKA

“Kontzertua & Proiekzioa” ekimenean, musika eta filmak nahasturik

Zinemaldiaren 71. edizioarekin bat eginez, kontzertu ederra eskainiko du Euskadiko Orkestrak larunbatean, eguerdiko hamabietan hasita, hango Belodromoan. Bertan, soinu-banden joaldi sinfonikoa eta horien pelikula-eszenen muntaketa uztartzen dituen ikuskizuna haizatuko da.

Musika-kontzertua klasiko bihurtu da dagoeneko Donostia Zinemaldian, eta aurten Juan Jose Ocon donostiarra izango da orkestraren zuzendaria.
Kontzertua & Proiekzioa ekimena sei filmetarako musikaren egokitzapenez osatzen da. Oraingo honetan hautatutako musikagile eta filmak honako hauek izango dira: Ivan Palomaresen Las niñas de cristal; Victor Reyesen Love gets a room; Julio de La Rosaren Modelo 77; Maite Arroitajauregi eta Arantzazu Callejaren Irati; Paula Olazen Nora; eta Fernando Velazquezen Momiak.
Larunbsaterako, Euskadiko Orkestrak Oñatiko Ganbara Abesbatza gonbidatu du, eta haiek arituko dira Las niñas de cristal, Love gets a room, Modelo 77 eta Irati filmen musikaren ahots-interpretazioan.

Kontzertuan ikus-entzunak garrantzia hartuko du beste behin, eta “musika pelikuletako eszena-muntaketa baten proiekzioarekin uztartuko da 400 m2-ko pantailan, eta muntaketa hori Morgancrea taldeak sortu du kontzertu honetarako espresuki. Gainera, musikagileetako batzuk kontzertura bertaratuko dira, Belodromoko oholtzan beren lana aurkeztera.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button