IKUS-ENTZUN

Irudikatutako hiria eraikitzeko saioa

Azkuna Zentroak Irudikatutako hiria. Zinemaren bidez hiri bat eraikitzeko saioa  izeneko zikloa antolatu du, eta maiatzaren 15etik uztailaren 4ra arte zortzi film luze eta bi film dokumental labur pantailaratuko dituzte bertan. Gaur goizean Alhóndiga Bilbaoko zuzendari Fernando Perezek eta kazetari, idazle eta zikloko komisario Oskar Alegriak aurkeztu dute programa.

Zikloaren helburua, “geuk irudikaturiko hiria eraikitzea” da, eta era berean, ikus-entzunezko narratiba berri horiek ezagutzera emateko xedez, herri askotako egileak bisualizatzea.

“Hiriak beti dauka gaurkotasuna, niri mapa zuri bat, hiri bat eman didate eta hor eraiki dut hiri berria” esan du Oskar Alegria adituak. Eta horretarako hiriaren barruan dauden hainbat elementu bailatu ditu: farmaziak, hilerriak, presondegiak, parkeak,…. Modu horretan bizi garen hiria zalantzan jarriko da errealitatearen zinemaren eta dokumentalaren bidez. Eta hala, “film bakoitzak adreilu bat jarriko du hiria egiterakoan”.
Berak azaldu duenez, “ziklo honek filmez osatutako hiriko mapa bat eraikitzen eta proiektatzen du. Egun batean, izkina bat izango da protagonista; beste egun batean, plaza bat; aste batean, film batek hotel baten aipamena egingo digu; hurrengoak espetxe bat aurkeztuko digu; parke bat ere egongo da… Eta, horrela, piezaz pieza, irudiz osatutako hiri baten gakoak batuko dituzte film guztiek, pantailan baizik ezin egin daitekeen eran”.

Irudikatutako hiria. Zinemaren bidez hiri bat eraikitzeko saioa gaur hasiko da, arratsaldez, Forever filmarekin (2006), eta Oskar Alegria komisarioak aurkeztuko du. “Heddy Honigmann zinemagilearen film honetan, hiriak bere isiltasunik eta bere altxorrik handienetako bat gordetzen du: Marcel Proust, Oscar Wilde, Jim Morrison, Maria Callas eta beste batzuen hilobiak…

Datozen asteetan zikloak ibilbide bat egingo du, hainbat emakumezko zuzendariren lana agerian jartzeko: Heddy Honigmann (Holanda), Maya Goded (Mexiko), Myriam Ayçaguer (Frantzia), Roya Eshraghi (Iran), Irene Gutierrez (Kuba), Iris Zaki (Israel) eta Claire Simon (Frantzia). Sorkuntza garaikideko erreferenteak dira denak, eta haien lanak ez ditugu zirkuitu komertzialean aurkituko. Programa ixteko, Gianfranco Rossiren Sacro Gra (2013) lana izango da ikusgai.

Zikloaren gaineko informazio guztia: Azkuna Zentroa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu