MUSIKA

“Bilbao Distrito Jazz” ostiral honetan hasiko da

Gaur goizean, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak ondutako eta Bilbaína Jazz Club-ek lagundutako Bilbao Distrito Jazz ekimenaren programazioa aurkeztu da. Proposamenak otsaileko eta martxoko ostiraletan egingo dira, sei kontzertu bilduko ditu, hain zuzen. Ikus-entzule askorik ez duen musika genero hori hiriko auzoetara zabaltzeko eta ikus-entzule berriak sortzeko helburuarekin du ekimenak. Kontzertu guztietarako sarrera librea eta doakoa izango da.

Lehen kontzertua ostiral honetan izango da: Jerónimo Martín piano jotzaile bilbotarra buru duen seikoteak bere bigarren lana, Quinoa, aurkeztuko du Begoñako Udaltegian.

Bilbotarraz gain, Kari Ikonen daniarrak edo Mikel Ploug New Group finlandiarrek edota Ander García Quintet taldeak, besteak beste, eskaintza oparoagoa egingo dute.

Bigarren saioa, otsailaren 22an izango da. Bilbao Distrito Jazz Errekaldeko Udaltegira joango da, Moog Indigo hirukotearen ikuskizuna eskaintzeko.

Martxoaren 1ean, Bartzelonan bizi den Juan Pablo Balcazar musikari kolonbiarraren txanda izango da, Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan eskainiko duen emanaldiarekin.

Martxoaren 8an, Bidebarrietako Liburutegiak Mikkel Ploug New Group taldeak eskainiko duen kontzertua jasoko du.

Ondorengo emanaldia martxoaren 15ean izango da, Otxarkoagako Udaltegian, eta protagonista Kari Ikonen hirukotea izango da. Kari Ikonen musikari finlandiar azpimarragarrienetakoa da.

Azkenik, martxoaren 22an, Solokoetxe institutuan, Ander García Quintet taldea bizkaitarra izango da. Gaur egun Madrilen bizi den Ander Garcíak, zenbait jazz talderekin (CiTRiC, Álvaro Pérez Trio) eskaintzen ditu kontzertuak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button