IKUS-ENTZUN

Iraneko emakume zinegileen lanak Zinebiren “The present is female!” sailean

Bilboko Zinebik Iraneko emakume zinegileen hogei film labur eskainiko ditu Focus Iranian Women Filmmakers. The Present Is Female! barneko sailean. Emanaldi interesgarriak azaroaren 12an, 13an eta 14an izango dira, 17:30ean, Azkuna Zentroko Auditorioan. Ekimenaren helburua “mila emakume zinegile aktibo baino gehiago dituen herrialde estratifikatu eta kontraesankorraren errealitatean sakontzea” da.

Ghasideh Golmakani zinegilea komisarioa izango duen zikloa hiru saiotan banaturik dator eta guztira 20 film labur eskainiko dira. Lehenengo saioa Irango emakumeak gizarte patriarkalean betetzen duen lekuaz ari da; bigarrenak emakume irandarren gizonezkoaren heriotzak edota gerrak eurengan eta umeengan dituen ondorioak jorratzen ditu; eta hirugarrenean emakumeen kontrako eguneroko indarkeriak azaleratzen ditu.

Zinebik “mundu osoko emakumeek egindako zinearen eta emakumeek ikus-entzunezko industriako lanbide guztietan duten gero eta presentzia eta lan handiagoaren ikusgaitasuna bultzatu nahi du, eta aldi berean berdintasuna errealitate izatetik urrun dagoen herrialdeetan emakumeak bizi duen egoeraren lekuko izan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button