IKUS-ENTZUN

Aurtengo Zine Bileran parte hartzeko oinarriak

Aurten, Euskal Zine Bilerak 40 urte betetzen ditu. Dagoeneko parte-hartzaileentzako oinarriak argitaratu dituzte, lehiaketara lanak bidal ditzaten. Lanak aurkezteko azken eguna  uztailaren 31 izango da.

Edozein film egilek har dezake parte Euskal Zine Bileran (EZB) baian lanok euskarazkoak izango dira. Pelikularen zatiren batean beste hizkuntzaren bat erabiltzen bada, azpitituluak jarriko dira euskaraz. Lanek ezingo dute 30 minutu baino gehiago iraun.

Euskal Zine Bileraren 40. ediziora aurkeztu eta onartutako filmak Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan emango dira, urriaren 14tik 21era.

Film onenak 1.900,00 € eta garaikurra hartuko ditu eta amateurrak 1.300,00 € eta garaikurra. Eta zuzendaritzarik onenak 1.600,00 € eta garaikurra jasoko ditu eta amateurrak 1.000,00 € eta garaikurra.

Informazio guztia jaialdiaren web orrialdean duzue: www.zinebilera.com

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button