MUSIKA

"Ortzemugak begietan" kaleratu du Ken Zazpik

Diskoa Elkar argitaletxearekin batera plazaratu dute bizkaitarrek, alegia, ekoizpen partekatua da lan berri hau. Gogoratu Zazpi urte zuzenean diskoa plazaratzeko Argiak zigilua eratu zuela taldeak. Doinu berriok idazterakoan itsasoa izan dute inspirazio. Atzo aurkeztu zuten diskoa Donostian.

Lan berriak aurreko diskoetako esentziak jasotzen ditu, "Ken Zazpi taldeak berezko dituen estilo eta ezaugarri musikaletan ahalegin aparta jarri du", jakinarazi du Elkarrek ohar bidez. Bestetik, ortzemuga metafora erabili dute aro berri bati begiratzeko, aurrera so egiteko asmoz, baikortasunez eta itxaropentsu. Diskoan pop epikoa, eta gitarra riffekin josiriko geruzak nabarmentzen dira.

2007an argitaratu zen Argiak diskoaren modura, oraingo honetan ere Rafa Sardinaren presentzia ezinbestekoa izan da diskoak duen soinua. Diskoan pop epikoa, eta gitarra riffekin josiriko geruzak nabarmentzen dira. Taldekideen aburuz, ñabardura asko ditu.

Doinuen letrak ere bi multzotan bana daitezke. Batetik, taldekideek idatzi dituztenak; eta bestetik, kanpoko kolaboratzaileenak, tartean, Julen Gabiria, Joseba Sarrionaindia, Maialen Lujanbio eta Jon Maia. Uxue Alberdik bertsolari eta idazleak, gainera, bere ahotsa sartu du, eta Cheche Alara musikari argentinarraren teklak eta sekuentziak ere entzun daitezke.

Atzo aurkeztu zuten lan hau zuzenean entzuteko parada izxango dute zaleek hurrengo hilabeteotan: abenduaren 4an Durangoko Plateruena Antzokian; 22an Bilboko Euskalduna Jauregian; eta 2011ko urtarrilaren 8an Donostiako Kursaal Auditorioan.

Elkar argitaletxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button