BESTELAKOAK

Victor de Currea-Lugok Palestinako egoerari buruzko liburua aurkeztuko bihar Bilbon

Ekintza hau Bakea eta Duintasuna eta Biladi elkarteek antolatu dute, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako Palestinako Lurralde Okupatuetan Giza Eskubideen eta Nazioarteko Zuzenbidearen betetzeari buruzko Bizkaiko herritarrei zuzendutako sentsibilizazioa proiektuaren baitan.

Víctor de Currea-Lugo medikua da, Ekintza Humanitario eta Giza Eskubideetan aditua, Latinoamerikako Ikasteetan Masterra eta osasuna giza eskubide bezala tesiarekin Doktorea. Lan egin duen testuinguruen artean, Kolonbia, Palestina, Mendebaldeko Sahara, Bolibia eta Darfur (Sudan) daude. Palestina contra el muro del Apartheid Stop the Wall kanpainako aholkulari juridikoa izan da eta Palestina: entre la trampa del muro y el fracaso del derecho (Icaria, Barcelona, 2005) liburuko egilea, besteak beste.

Currea-Lugok bere liburua aurkezteaz gain, Palestinan bizi izandako esperientzia partekatuko du eta gaur eguneko Palestinako okupazioaren egoeraren berri emango du.

Biladik bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button