BESTELAKOAK

“Dantza Hirian” Errenterian eta Baionan izango da asteon

Iragan astean Donostian, Donibane Lohizunen eta Irunen izan ondoren, asteon Dantza Hirian egitaraua Errenterian eta Baionan izango da, irailaren 21ean eta 22an, hurrenez hurren.

Errenteriako egitaraua 18:00etan hasiko da Kukai taldearen Sorbatza ikuskizunarekin. Errenteriarrek Xabier Olaskoaga Plazan dantzatuko dute. Ordu erdi geroago, baina Zumardia Alamedan, Candelaria Antellok (Buenos Aires) eta Arthur Bernard Bazin (Paris) bikoteak Te Odiare obra dantzatuko dute.

Halaber, 19:45ean, Bartzelonako Olga Clavel eta Miryam Mariblancak Llena de Flores tu Boca lana aurkeztuko dute Foruen Plazan. Azkenik, 19:00etan, Sevillako El Punto de Danza Teatrok Animal Party lana eskainiko du Herriko Plazan.

Irailaren 22an Baionan izango diren ikuskizunei dagokienez, 11:00etan Mimizaneko Androphyne taldeak Ceci n´est pa suen perfomance ikuskizuna erakutsiko du Les Halles merkatuan (15:30ean, ere errepikatuko du toki berean).

Merkatu horretan, baina 17:30ean, Sevillako El Punto de Danza Teatrok Animal Party obra aurkeztuko du. 18:00etan, Donostiako Anacrusa konpainiak Insitu dantzatuko du Montaut Plazan. 18:15ean, Olga Clavel eta Miryam Mariblanca Bartzelonako bikoteak Llena de Flores tu Boca aurkeztuko du Lacarre Plazan eta, azkenik, 18:30ean, Kukai konpainiak Sorbatza ikusi ahalko da Les Halles Merkatuan.

Egitarauarekin loturiko xehetasun guztiak dantzahirian.com webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button