MUSIKA

Zarauzko Humilitate eta Burux Lee hardcore taldeak Europan barrena

Iazko abuztuan bezalaxe Humilitate (Thrash-core) eta Burux Lee (hardcore old school) bandak zazpi kontzertu eskainiko dituzte Europan. Hala, etzi, Italiako La Espezia hirian izango dira, eta Bandan Fest jaialdian joko dute. Handik, Europa ekialdera egingo dute salto eta lau egunez Eslovenia eta Kroazian izango dira. Handik Alemaniara egingo dute salto. Hala, Municheko Kafe Marat gunea bisitatuko dute hilaren 13an. Azkenik, 4an, Alemanian bertan jarraituko dute, baina Kastle hirian, mendebaldean.

Humilitate 2008ko urte bukaeran sortutako taldea da, eta hainbat taldetan aritutako musikariek abiaturiko egitasmoa da: Fres abeslaria (Ira et decessus); Albixu bateria jotzailea eta Arrona bigarren abeslaria (Folkcore eta Burux Lee); Murray baxularia eta Hodei gitarra jotzailea (Erantzun). Hardcorea eta thrash-a oinarri dituen musika jotzen dute. Burux Lee boskote zarauztarrak, berriz, 80ko harmarkadan sustraituriko hardcore zaharra jotzen du. Talde honako hauek osatzen dute: Jonny(bateria), Masaaa (ahotsa), Txepel (gitarra), Miruba (baxua) eta Abracitos Davila (gitarra).

Hodei Estebanek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button