MUSIKA

Bi hilero single bat

Aurtean disko osoa argitaratuko ez duen arren, bi hilero single berri bat argitaratuko du Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak. Orain, Ezinaren atzetik bideoklipa argitaratu du.

Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak bideoklip berri batekin hasi du 2019. Ezinaren atzetik abestiarekin, aurten taldeak izango duen lan eredu berria aurkeztu nahi du.

Urko Gonzalezek (FDLN talde ohiaren MCak) eta David Rodriguez a.k.a. Eladoskurok (La Bandha del Patio taldeko ekoizleak) 2016an elkarrekin Kid Midi & Bang!Vega lana argitaratu eta gero, Arrano Pertxa eta Lengu Iluna proiektua sortu zuten, eta joan den urtean bere lehen lan fisikoa argitaratu zuten Jaungoikoa, dirua eta erritmo zaharra (Taupaka Elkartea, 2018).

Aurten disko oso bat argitaratuko ez duen arren, bi hilero single bat argitaratuko du taldeak. “Musikaren aldetik Lenguk, Kalabria eta Siziliako folk abestiak sampletik pasatuko dira eta funk soinu freskoak eta hainbat esperimentu ere entzungo dira, baina batik bat g-folk soinua izango da nabari berriz ere. Letrei dagokionez, Arranoren hitzetan jarrera eta konfiantza da gehien esaten duena. Berriz ere kaleko ilunetako kontuekin, punchline gogorrak eta lirika gordinekin”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button