MUSIKA

Boga Boga Festibalaren lehen edizioa, Donostian

Boga Boga Festibalaren lehen edizioa egiten ari dira Donostiako hainbat tokitan (Chillida Leku, Dabadaba, Doka, Miramar Jauregia, Ondarreta eta Tabakalera) eta irailaren 10era bitartean luzatuko da.

Gaur, irailak 7, eta Tabakaleran, Marina Herlop eta Núria Graham taldeak entzuteko parada izango da. Bihar egun potente bat izango da. Ondarreta hondartzan Dharmacide, Irenegarry eta Simona taldeak bilduko dira. Miramar Jauregian aldiz, Belako, Panda Bear & Sonic Boom, La Femme eta Pongo. Dokan kontzertua dohainik izango da, eta bertan Hamaika eta Malakias arituko dira. Eta azkenik, Dabadaban, Invt eta Alvva taldeek kontzertua eskainiko dute.

Irailaren 9an ere egun zaratatsua izango da. Ondarreta hondartzan eta doan, Bariri, Vatocholo, Lukiek, Joe Crepusculo eta Amantes Del Futuro taldeek txundituta utziko dute publikoa. Chillida Lekun oso kartel ona izango da: Verde Prato, Anari eta Julieta Venegas. Eta Dabadaban Tayhana, Piel Mixta eta Lamia Mari juntatuko dira.

Eta azkenik, irailaren 10ean, Ondarreta hondartzan eta doan, Brava, Hofe, J Martina eta Margarita Quebrada taldeek kontzertua egingo dute.

Datu guztiak Boga Boga Festibalaren webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button