ESZENA

Galdakaon martxan da Sormene ekimena

Galdakaon martxan da Sormene ekimena eta apirilaren 30era arte luzatuko da Zaindu maite duzun hori leloa haitzeko helburuz.

Gaurko lehen ekitaldian ikasleentzako ikus-entzunezko tailerrak antolatu dira, eta arratsaldean, Bapateko Sormene ekitaldian sortzaile askok hartuko dute parte: Alfonso Medina, Aratxo Angulo, Beñat Armentia, Gaizka Chamizo, Garazi Arrese, Ione Ibarretxe, Karlos Aretxabaleta Txapel, Marijose Bayon, Naroa Larriba, Nerea Larrazabal eta Shakti Olaizola sortzaileek hartuko dute parte.

Bihar, hilak 28, ikasleentzako tailerrak izango dira goizean, eta arratsaldean, Atx Teatroak Oihana antzezlana eskainiko du. “Etorkizun hurbil batean, Oihana, Lur bere amarekin eta Argia, bere amatxirekin, bizi da. Mendeetan zehar, jakintzak eta ohiturak, familiako emakumeen artean transmitituak izan dira dantzaren bitartez. Baina, katea moztu egin da. Oihana, ez da gai hizkuntza hau eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez, Oihana, ametsetan bidaiatzen ahal duela ohartzen da. Ordutik, ausardiaz eta kuriositate haundiz, bere iragana deskubritzera abiatzen da eta honekin batera, hizkuntza misteriotsu hau hitzegiten duten emakumeak ezagutzera: Sorginak.”

Larunbatean egun potoloena izango da eta makina bat ikuskizun programatu dira: Akëer musika taldearen emanaldia; Galdakaoko Divenire dantza eskolakoen dantza erakustaldia; balkoitik balkoirako bertso saioa; Fani, Herbas, Marta eta La Basu rap kantarien saioa. Eta gauean, 21:30ean, Taupada dantza eskolak dantza bertikala ikuskizuna eskainiko du.

Igandean, ikus-entzunezkoak izango dira protagonista, eta horretarako BideoSormene rallya izango da, eta bertan, laburmetraien proiekzioa eta sari banaketa egingo da bertako Torrezabal Kultur Etxean.

Egitaraua hemen kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button