IKUS-ENTZUN

“Gobernu guztiek gezurrak esaten dituzte”

ZINEBIk  antolaturiko Hileko Dokumentala saioaren barruan, Fred Peabodyk zuzendu eta Oliver Stonek ekoiztutako All Governments Lie (Kanada, 2016) filma pantailaratuko da gaur, ekainaren 29an. Saioa Multicine aretoan izango da, 20:00etan. Nazioarteko beste jaialdi batzuetan sariak lortu dituzten arren, merkataritza zirkuituan ia banaketarik lortu ez duten lanez gozatzeko aukera eman nahi du ekimenak.

Informazio egiazkoaren, kontrastatuaren eta independentearen bitartez, Gobernuaren ustelkeria eta gezurrak agerian  utzi ahal dira. Filmaren protagonisten bidez, “Snowden kasua, Mexikoko mugako hilobi komunak, edo pertsonen intimitate eskubidearen bortxaketa” eta beste kontu gatazkatsu batzuk aipatzen dira, Glenn Greenwald, Jeremy Scahill, Amy Goodman edo Michael Moore adituen lekukotzaren bidez.

Fred Peabody lan horren zuzendaria eta kazetaria da. Zazpi urtez CBCko, Kanadako telebista publikoko The Fifth Estate ikerketa programa txalotuaren zuzendaria izan zen. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button