ARTEA

Laurentx Etxemendik Asian jasotako soinu eta irudiak

Laurentx Etxemendi artistak |emf?sis| izenburuko egitasmoa aurkeztuko du ostiralean, martxoak 28, 20:00etan, Irun Factory lokalean, eta apirilaren 4ra arte izango da zabalik.

Berlinen bizi, baina Iparraldekoa den Etxemendik soinua, argazkigintza eta argitalpena uztartu ditu egitasmo horretan; izan ere, argazki-erakusketa, liburuaren aurkezpena eta soinu-instalazioa erakutsiko ditu erakusketaren baitan. Hori guztia Asiara eginiko bidaia bat ardatz hartuta: Filipinak, Taiwan, Txina eta Japonia.

Horretaz gainera, aurkezpen-kontzertua ere egingo du, Etxemendi musika elektroakustikoa ikasi baitzuen: martxoaren 28an eta apirilaren 4an, biak ala biak 20:00etan hasiko dira.

Irun Factoryk bidali duen oharrean jasotzen denez, “bizirik dagoen zerbait entzuten lortzeari begira, senik gabeko alorretan interferitzea; 40 minutuko soinu-pieza bat joko da etorkizuneko isiltasunean, asiar dibagazio honetan enfokatua”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button