BESTELAKOAK

Jarduera andana Putzuzulo gaztetxearen bosgarren urteurrenaren harira

Bihar proiektatuko duten filmaz gain, makina bat ekitaldiz gozatzeko aukera izango da aste honetan Zarauzko gaztetxean. Ostiralean, Arraio irratiko Kaiola irratsaioko lau disko jartzaile elektronikako soinuak ipiniko dituzte 22:30etatik aurrera.

Larunbatean hardcore kontzertu basatia izango da dozena erdi talderen eskutik eta IV. Zaratafest jaialdia lelopean: Bermeoko Powerflip, Beasaingo Fly Shit, Buenawistako Ira et Decessus, Zaragozako Mistkafer eta Criatura eta Bartzelonako Totalickers taldeak edukiko dituzte. Goizean, berriz, pala txapelketa izango da Manuela frontoian 11:00etan, eta eguerdi partean bazkaria gaztetxean. Igandean, ostera, Oteiza = Gizartea antzezlana izango da 19:00etatik aurrera.

Eta astelehenean, azaroaren 15ean, Emakumeak eta Artea izeneko mahai-ingurua atondu du Sorginak Emakume Taldeak. Bertan, Uxue Alberdi idazle eta bertsolaria, Maite Arroitajauregi Mursego; musikaria, eta Concetta Probanza margolaria hainbat gaien inguruan arituko dira: zein leku gelditzen zaion emakumeari artean, zeintzuk diren oztopo nagusiak, beraiek nola bizi duten egoera…

Putzuzulok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button