BESTELAKOAK

Durangoko Azoka sormenaren lurraldea izango da aurten

Sormenaren lurraldea DA! lelopean abiatuko da aurtengo Durangoko Azoka, abenduaren 6tik 10era. Edizio honetako kartelaren  egilea Jose Antonio Sistiaga margolaria izan da eta sormenaren lurraldeari irudia jarri nahi izan dio.

Gerediaga elkarteko presidente Nerea Mujikak aurkeztu du edizio honetako lelo nagusia, Sormenaren lurraldea DA!  eta honela esan du: “Gure lurraldea ez da ohiko lurralde bat. Ez du mugarik, sormena iristen den lekuraino zabaltzen da. Lurralde honen oinarria kultura da, eta euskara da bere ardatza”.

Mila kontu Azokan: aurreko urteetan bezalaxe, abenduak 7, ikaslez lepo izango da Azoka; aurten bigarren aldiz helduentzako tailerrak antolatuko ditu Azokak (Rap tailerra, Durangoko bonbardaketako aztarnetan bisita, Bikoizketa tailerra, Autodefentsa digitalaren hastapenak, eta abar).

Aurreko batean esan genuen bezala, Durangoko Azokak herriz herri dabil honezkero, Ahotsenearen 10. urteurrena ospatu eta kulturaren plaza zabaltzeko asmoz. Hurrengo geltokia Bilbon izango da, urriaren 20an, Biba kulturgunean (Mikel Etxaburu idazlea eta Kintsukoroi musika taldea). Azaroaren 3an, Oihaneder Euskararen Etxean izango da hitzordua (Keu Agirretxea & Jon Gurrutxaga musikariak eta Karmele Jaio). Eta azaroaren 16an, 20:00etan, Azpeitiko San Agustin Kulturgunean (Gorka Urbizu musikaria eta Gotzon Barandiaran idazlea).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button