BERTSOTAN

I. Bertso Sarikada Araba aldean

Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta, larunbatean abiatuko da I. Bertso Sarikadaren bigarren ekimena Arespalditza herrian (joan den asteburuan, Okondo eta Laudion izan zen jaialdia). Horretarako 13:00etan, Arespalditzan bertan bertso-poteoa izango da, eta 14:30ean, LLantenon, bertso-bazkaria. Bilduko diren bertsolariak honakoak: Iñaki Tena, Beñat Burgi, Asier Zubizarreta eta Sabin Aranburu.

Larunbatean, Araiara egingo dute salto. Oier Suarez, Jon Ruiz de Pinedo, Andoni Murga eta Beñat Oribek bertso-poteoa egingo dute 19:30ean eta gero, 21:00etan,  Errepuierren bertso-afaria.

Beste aldetik, eta Arabatik irten gabe, larunbatean, Gasteizeko Paddy short tabernan(Santa Luzia 8), Bertso-tavern izeneko ekimena egingo da, 20:00etan. Ander Solozabal, Manex Agirre, Julen Zulaika arituko dira.

Arabako bertso-agenda eguneratuta hemen duzue, hala ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button