BESTELAKOAK

Bilboko Barrea, umorezko literatura eta umore grafikoaren nazioarteko astea

Datorren irailean Bilbon Los forrenta años erakusketa estreinatuko da, Antonio Fraguas Forges marrazkilariak 1976an erregimen frankistaren inguruko bere ikuspegia erakusten duena. Erakusketa hau, Bilboko Barrea Umorezko Literatura eta Umore Grafikoaren Nazioarteko Lehen Asteak antolatzen duen primizia bat da, irailaren 22tik 26ra bitartean ospatuko dena. Inaugurazioko edizio honetan madrildar marrazkilariari omenaldia egingo zaio eta horretarako bere ibilbide profesional zabalaren aitorpen saria jasoko du. Forgesen bineten sailkapena, Areatzan ikusi ahal izango da.

1976an argitaratu zuen Forgesek bineta hauen bilduma , diktaduraren berrogei urteetara egiten den umorezko hurbilketa bat. Espainiar umore grafikoko klasiko bat bihurtu den liburu honetatik, Franco eta Fraga edo Arias Navarro ministroak eta Hitler, Eisenhower edo Mussolini pasatu dira. Lehendabizikoz orain jasotzen da marrazki haien lagin bat, umorea analisi eta kritika sozialaren erreminta bezala balioztatuz.

Gainera Bilboko Barreak mahai inguru batean Forges bera entzuteko aukera emango du. El humor gráfico como sátira política izenburuarekin antolatutako mahai-inguruan Jose Gallego eta Julio Rey (Gallego y Rey) eta Jesus Zulet batuko dira, Forgesekin batera.

Urtero gainera, Bilboko Barrea ekimenak BBK Saria emango du. Edizio honetan Wilt, Zafarrancho en Cambridge edo El bastardo recalcitrante lanen egilea den Tom Sharpek jasoko du.

L&V Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button