MUSIKA

Humor vitreo eta Huggy Bear taldeak Kafea eta Galletak ekimenean

Humor vitreo Jose (Afeite al perro) eta Ana (Corazón
Salvaxe
) dira, eta Madriletik etorriko dira copyrigth-ari eraso egitera. Haien kanta gogokoenekin txikitan egiten zituzten soinu-collageei buruz hitz egiten hasi zirenean sortu zen taldea. Gustuko zituzten diskoetako soinuak distortsionatzen, luzatzen, mututzen, sanpleatzen hasi ziren, jolasean, zerbait zaratatsua, mistoa, nahasia lortzeko: jatorrizko materialak zein diren antzematen uzten ez duten collageak.

Huggy Bear Riot Grrrl 90eko musika mugimendu feministaren funtsezko taldeetako bat izan zen, eta joera horren Ingalaterrako erreferente nagusia. Erostezinak, misteriotsuak, basatiak eta zeharo liluragarriak, inoiz ez zituzten haien izen osoak adierazi, ez zioten elkarrizketarik eman fanzine ez ziren komunikabideei, eta sistemak kontratu diskografiko bidez haiek bereganatzeko egin zituen zenbait saiakerari ezetz esan zioten eta punk borrokalaria argitaratzen zuten diskoetxeetan atera zituzten beti diskoak (Wiija, Kill Rock Stars, Gravity). Eta onena dena: gaztetxoen iraultzarako bonba sonikoak konposatu zituzten (girl/boy revolution zen haien leloa); Her Jazz izan zen guztietan onena, riot himno nagusia, Bikini Kill-en Rebel Girl-ekin batera.

Kafea eta Galletakek bidalita

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button