IKUS-ENTZUN

Getxoexpress 2017 lehiaketaren oinarriak

GetxoExpress lehiaketa urriaren 20, 21 eta 22an egingo da herri horretan. Izena emateko epea   irailaren 11n hasi eta urriaren 13an bukatuko da, eta lanik onenak 1.000 euroko saria eskuratuko du.

Nahi duen pertsona orok parte hartu ahal izango du, eta lehiaketan banaka edo taldeka parte hartu ahal izango da. Jaialdian parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da www.getxoexpress.com  web-orrialdean dagoen aurretiazko izen-ematea betetzea.
Ohikoa den bezala, parte-hartzaileek film laburrak (euskaraz edo gaztelaniaz) burutzeko denbora jakin bat eta data zehatz bat izango dituzte. Film laburrak jaialdiaren asteburuan 42 ordutan egingo dira, eta gehienez ere 4 minutuko iraupena izango dute.

Parte hartutako film labur guztiak sariak banatuko diren egunean, urriaren 22an, proiektatuko dira. Lan onenak 1000 euro eskuratuko ditu; bigarrenak 800 €; eta hauez gain publikoaren saria ere egongo da ( 300 €)

Betebeharreko goian aipaturiko web orrian irakurri ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button