IKUS-ENTZUN

Huhezinema 2014 lehiaketako finalistak

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio ikasleek antolatu ohi duten Huhezinema euskal film laburren jaialdiaren zazpigarren ediziora 134 lan aurkeztu dira (16 Mondragon Unibertitsatetko ikasleek egin dituzte); horietatik 30 euskaraz eginak.

Dagoeneko aukeratu dituzte Sail Ofizialean lehiatuko diren lanak, eta martxoaren 28an proiektatuko dira Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean.

Honatx filmen zerrenda: Zela Trovke (Asier Altuna); Arconada (Asier Urbieta); Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa (Maider Fernandez, Maria Elorza eta Aitor Gametxo); Gosea (Itziar Cantero); Hotzanak (Izibene Oñederra); Hibernation (Jon Mikel Caballero); Bosgarren segmentua (Ander Parody Garai); No es un buen día para morir (Rubén Rosas); Democracia (Borja Cobeaga); Donde nunca pasa nada (Maialen Sarasua); A political story (Lander Camarero); Das Kind (Manu Gomez) eta Alejandra (Alberto Gastesi).

Epaimahairen harira, hauexek izango dira kideak: Anari Alberdi (musikaria), Jon Garañano (zine-zuzendaria) eta ikus-entzunezko komunikazio lizentziatua eta zinema teoria, analisia eta dokumentazioan doktorea.

Jaialdiaren spota ere egin dute. Informazio guztia: huhezinema.com.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button