BESTELAKOAK

“Gazte Klik-Klak lehiaketa”, Araban

Gazteizko Udalak abiarazi du argazki digitalen eta bideoen Gazte Klik-Klak lehiaketa. Lehiaketa hau  14 eta 25 urte bitarteko gazteei begira atondu da. Lanak urriaren 16ra arte aurkezteko aukera dago.

Nortasunak, gaztaro, adierazpen, izaera eta jarrera lelopean abiatuko da Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak antolatutako Gazte Klik-Klak lehiaketa. Ekimenaren asmoa da argazkilaritza edo bideo sorkuntzen bitartez gazteak nola azaltzen diren eta nola nabarmentzen diren jakitea; hau da, “itxuraren bitartez edo jarreraren bitartez definitzen duten beraien burua, mugimendu edo kolektibo baten partaide diren, nola aldarrikatzen duten beraien izaera, ideiak, bizitza, komunitate baten partaidea diren, …)

Onenen artean, lau parte hartzailek aipamen berezi bat jasoko dute (300 euroko bono bat), eta  hurrengo urteko martxotik aurrera beste erakustaldi batean (Tetrapack 2018) izango dira, Amarika aretoan.

Irabazle eta hautatuen lanak ikusgai jarriko dira abenduan Montehemoso Kulturunean beste erakustaldi batean, eta katalogo bat ere egingo da obra horiekin.

Lehiaketaren gaineko datu guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button