BESTELAKOAK

Irudimena lehiaketa 2012

Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak Irudimena sormen lehiaketa antolatu dute bigarren aldiz. Ekimena martxoaren 15etik maiatzaren 15era luzatuko da eta sariak Bilbon emango dira datorren ekainaren 4ean.

Lehiaketaren web-orrian 12 argazki proposatuak zaizkie bisitariei.
Lehiaketan parte hartu nahi duenak argazki bat hautatu behar du eta gero, euskarazko testu bat idatzi (poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak, nanoliteratura…), 750 karakterekoa gutxienik, 2500 karakterekoa gehienik; edota, irudi berri bat sortu (argazkia eraldatuz, marrazki bat edo margo bat eginez, 3D-ko irudi bat sortuz…).
Biak ere egin daitezke. Orotara parte-hartzaile bakoitzak bost sormen lan aurkeztu ditzake gehienik.

Lehiaketa horren helburua, gazteen artean euskal kulturaren inguruko sormen literarioa eta grafikoa bultzatzea da.

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button