MUSIKA

Hondarribiko blues doinuak

Ostegunetik igandera bitarte, Hondarribi blues doinuz beteko da Hondarribia Blues Festival jaialdiaren eskutik. Festibalak 20 emanaldi baino gehiago bilduko ditu, eta kartela 13 izenekin osatu da, tartean, Raimundo Amador flamenko eta blues musikaria, Ray Gelato & The Giants swing estiloko banda, Cannet Heat hard blues talde mitikoa eta Ghost Number And His Tipsy Gypsies donostiarrak.

Ostegunean, Cannet Heat hard blues taldea izango da izen ezagunena. Laukotea hard blues edo hard rock estiloen aitzindariak dira. “Canned Heat taldea, Woodstock-ekoa bezalako jaialdi mitikoetako protagonistak, izango dira Bluesaldiaren hurrengo edizioko inaugurazio gaueko erakargarri nagusia”.

Ostiralean, Mark Humel and the Lone Star Review taldearen txanda izango da. AEBetako blues musikarien egitasmoa da, Texas-eko musikarien blues proiektua, hain zuzen.

Larunbatean, Ray Gelato musikariaren swing ikuskizuna izango da emanaldirik azpimarragarriena. Halere, Chicago All Stars taldearen kontzertua ere nabarmentzekoa da, zeinak Chicago hiriko blues musikari handiak biltzen dituen, Bob Stroger, Kimberly Hot Sauce Johnson eta Jimmy Burns, besteak beste.

Azkenik, igandean, ikus-entzuleek Raimundo Amadorren flamenko eta blues doinuekin liluratuko dira.

Egitarau osoa: blueshondarribia.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu