MUSIKA

”Dock of the Bay” zinema jaialdia aste osoan jo eta su

Maiatzaren 2tik 7ra egingo da Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Zinema Jaialdia.

Gaur, maiatzaren 2an, astelehena, hasiko da Jaialdia Principe Zinema-aretoetan, Kathryn Ferguson zuzendariaren Nothing Compares. Sinéad O’Connor filmarekin. Abeslari horrek mundu mailako fama lortu zuen modu ikaragarrian, eta bere nortasun ikonoklastak poparen korronte nagusiarekiko bere deserriarekin nola amaitu zuen kontatzen duen istorioa ikusiko da.

Bihar, maiatzak 3, March Hurtado zuzendariaren My Lover the Killer. Lydia Lunch film frantziarraren txanda izango da. Lydia Lunch abeslari, aktore eta idazle estatubatuarraren buru-barneko bidaia liluragarri eta psikodelikoa.

Asteazkenean, hilak 4, Isabel Castroren Mija film amerikarra ikusteko abagunea izango da. Maiatzaren 5ean, osteguna, lehiaketarako bi film luze proiektatuko dira. Talking Like Her. Connie Converse izango da lehendabizikoa, Natacha Giler eta Adam Briscoe zuzendariena, eta Nightclubbing: The Birth of Punk Rock in NYC film espainiarra.

Ostiralean, Alessandro Melanizzik zuzendutako Italo Disco. The Sparkling Sound of the 80s ikusi ahal izango da, hamarraldi zibernetiko hartan mundua konkistatu zuen musika-generoaren historia kontatzen duena.

Beste aldetik, maiatzaren 6an, 8 film labur eskainiko dira Principe zinema-aretoetan. Nazioarteko estreinaldiak dira horietako erdiak.

Perfect Day atalean, nazioarteko musika dokumentalik nabarmenenen aukeraketa bat eskainiko da egunero ere. Adibidez, gaur berton, Miguel Angel Blancaren Magaluf Ghost Town proiektatuko da, bai eta  Claudia Priscilla eta Kiko Goifman zuzendarien Bixa Travesti dokumental brasildarra ere.

Betiko legez, atal paraleloek osatuko dute programazioa: Dock Live!, Publiko Berriak atala, irratsaioak, kontzertuak, liburuen aurkezpenak eta elkarrizketak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button