BESTELAKOAK

Kirol argazkien lehiaketa, Elgoibarren

Elgoibarko Udalak Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan XII. Kirol Argazkien Lehiaketa antolatu du. Lanak entregatzeko epea uztailaren 17an amaituko da.

Argazki lehiaketa honetan nahi duten zaletu guztiek har dezakete parte, bai profesionalek, bai amateurrek.
Kirolaren arlo guztiak islatuko dituzten argazkiak koloretan nahiz zuri beltzean aurkeztu ahalko dira. Irudien euskarria 30 x 40 zentimetrokoa izango da ezinbestean, eta kartulina finez eginikoa. Partaide bakoitzak, gehienez ere, 4 argazki aurkeztu ahal izango ditu. Lanek originalak izan beharko dute. Ezin dira aurkeztu beste lehiaketa batean saritutako lanak.
Argazki bakoitzaren atzean izenburua edo leloa eta zein mailatara aurkezten den jarriko da (nerabeak, gazteak edo orokorra). Argazki bakoitzarekin batera, kartazal bat aurkeztuko da argazkiaren izenburu edo lelo bera duena. Kartazal horren barruan lehiakidearen datuak jasoko dira; izen-abizenak, NANa, adina, helbide osoa, e-maila, telefono zenbakia eta bankuko kontuaren zenbakia.

Sari potoloena 300 eurokoa izango da, baina nerabeentzako, gazteentzako eta herritarrentzako sariak ere izango dira.
Sari banaketa abuztuaren 22an egingo da, 19:30ean, bertako Kultur Etxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button