MUSIKA

Hiru egunez EOS-en kontzertuak

Kontzertuak azaroaren 15 (atzo) eta 17an Donostiako Kursaal Auditorioan, 16an Gasteizko Principal Antzokian eta 18an Bilboko Euskalduna Jauregian izango dira, 20:00etan. Bakarlari gonbidatua, Arcadi Volodos piano-jotzailea, ezaguna da Orkestraren entzuleriarentzat, aurretik ere izana baita bere denboraldian, orduan ere Gilbert Vargaren zuzendaritzapean. Izan ere, Orkestrak eta Vargak zein Volodosek osatutako tandemak arrakasta nabarmena lortu zuen.

Gilbert Vargak bete berri dituen edo epe laburrean beteko dituen konpromisoen artean aipatzekoak dira Berlingo Irratiko Orkestra Sinfonikoa, DSO Berlin, Berlin Konzerthaus Orchestra, Frankfurt Museumgesellschaft, MDR Leipzig, Gürzenich, Oslo Philharmonic, Hungarian National Philhamonic, Espainiako Orkestra Nazionala edo Belgikakoa. 2011. urtean Adelaidako Orkestra Sinfonikoa zuzenduko du (Australia).

Arcadi Volodos (San Petersburgo, 1972) orkestra gailenenekin eta zuzendari ezagunenekin aritu da mundu osoan zehar. Azkenaldiko bere ibilbideari dagokionez, 2009an Liszten errezital bat aurkeztu zuen Salzburgeko Jaialdian, ondoren Hego Amerikan barrena eginiko bira batean interpretatu zuelarik. 2010/2011 denboraldiko bere konpromisoen artean Korea, Londres, Zurich, Viena, Madrid, San Petersburgo, Amsterdam, Varsovia, Ruhr Klavierfestival, La Roque d'Antheron, Salzburgeko Jaialdia eta Leipzigeko Gewandhaus Orkestrarekin, Pariseko Orkestrarekin eta Berlingo Orkestra Sinfonikoarekin kontzertuak daude.

EOS-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button