MUSIKA

Triz3ps taldeak disko berria argitaratu du

Donostiako hirukoteak EPE izenburuko lana argitaratu du. Javi P3zek musikariak (Parafünk, Javi P3z Orquesta, Novophonic) zuzentzen duen taldeak ukitu beltzekin, funk eta soul, jantziriko pop dotore eta dantzagarria jorratzen du, edo jaso dugun oharrean adierazten denez, “Triz3ps power soul hirukotea da”.

Oraingoan, hirukote gisa, P3z (gitarra eta ahotsa), Alberto Bosche (baxua eta koroak) eta Oriol Flores (bateria), sei kantuko EPE izenburuko lana argitaratu dute.

Diskoa formatu bikoitzean eta pack berean argitaratu dute: hamar hazbeteko biniloan eta CDan, hain zuzen. Lan berri honen lehendabiziko singlea, Euterpe, eskuragarri dago sarean.

Taldeak dagoeneko lotu ditu zazpi kontzertu martxora bitarte: otsailaren 23an, Madrileko Moe Club aretoan; martxoaren 1ean, Zaragozako Sala Z-tan; 2an, Huescako Sala Eden aretoan; 13an, Donostiako FNAC dendan; 15ean, Donostiako Le Bukowski musika klubean; eta, azkenik, 23an, O Groveko Nauticon.

Zuzenean, gainera, Paul San Martin teklista eta Luis Camino perkusionista izango ditu lagun hirukoteak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button