ESZENA

Antzerki Arineko Jardunaldietan parte hartzeko deialdia

Pabellon 6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkarteak, Bilboko Udalaren Kultura Saila, Bizkaiko Foru Aldundia, eta Café Bilbao/Tartean Teatroaren laguntzarekin, Antzerki Arineko 10. Jardunaldietan parte hartzeko deialdia egin du.

Jardunaldiak 2023ko martxoaren 17tik apirilaren 16ra bitartean izango dira, eta bertan parte hartu nahi baduzue adi honako xehetasunei: Antzezlanek gehienez 15 eta gutxienez 10 minutuko iraupena izango dute eta areto txikietan antzezteko modukoak izango dira; testuak estreinatugabeak izan behar dira, eta jatorrizkoak, hau da, ez da antzezlan luzeago baten moldaketarik onartuko; euskarazko edota gaztelaniazko testuak onartuko dira; gutxienez bi antzezlek jokatuko dute, eta ez da bakarrizketarik onartuko; azkenik, gaia eta estiloa libreak izango dira.

Edizio horretarako 10 lan hautatuko dira, eta oraindik zehaztu gabe dagoen egutegi baten arabera, baina emanaldien lehenengo eguna 2023ko martxoaren 17an izango da.

Hainbat sari banatuko dira, tartean, “Alex Angulo” Antzerki Arineko Saria, Bilboko Udaleko Kultura Sailak babestuta, eta 3.000 eurokoa.

Izena emateko epea datorren urtarrilaren 20an amaituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button